Superposición del sitio

Araba

  • GASTEIZ: Arabako hiriburua da, oso hiri garbi, berde eta polita da. Ezin zarete bertatik joan leku hauek bisitatu edo jarduera hauek egin gabe: Santa Maria katedrala, muralen ibilaldia, pintxoen ibilaldia, Burulleria plaza, Matxetearen plaza, alde zaharra eta hau inguratzen duten parkeak. Denbora izan ezkero, beste aukera zoragarri bat autoa hartzea eta Arabako Errioxan zehar ibilbide bat egitea da, bertako ardo-upeltegi ezagunenak ezagutzeko eta hemen azpian uzten dizkizuegun herriak bisitatzeko!
Santa Maria katedrala
Muralen ibilaldia
  • LAGUARDIA: Ingurumen paregabeko Arabako Errioxan dagoen herri bat da, ez bakarrik Euskal Herri mailan baizik eta Espainia mailan ere herri politenen eta xarmagarrienen artean kokatuta dago. Bere mahastiek, harresi bikainak eta Erdi Aroko hiriguneko etxeek eta kaleek txundituta utziko zaituztete!
  • GESALTZA AÑANA: Añanako gatzagak, Gasteiztik 30 km-ra, munduko gatz-fabrika zaharrenetakoak dira. Munduko Nekazaritza Ondare izendatua, gaur egun Europako paisai kultural ikusgarrienetako eta hobekien kontserbatuetako bat da. Beste plan bat egin eta zerbait berria ikasi nahi baduzu, hau da bisitatu behar duzun lekua!
  • GAZTELUEN IBILBIDEA: Portilla eta Ocio herrietatik dijoan ibilbide zirkular bat da, nahiago dezuten lekutik hasi zaitezkete. Ibilbide honen bidez Llanos eta Zabalete izeneko gazteluak ezagutuko dituzue. Hauek oso garrantzitsuak dira Arabako eta Euskal Herri osoko historian, izan ere, Portillako gazteluak Arabako armarria irudikatzen du. PR-A-34 adierazten duten seinaleak jarraituz erraz egingo dezute.
  • ULIBARRI GAMBOA PRESA: Enbaltse hau Arrazua-Ubarrundia herrian dago kokatuta. Paraje ikusgarri honek bi hondartza bikain ditu, Landa eta Garaio. Zuhatzako uhartean dagoen aterpetxe bat ere badago, instalazio eta zerbitzu bikainak dituena. Bisitariak bainu-gune eta jolas-gune ugari ere aurkituko ditu, mahaiak, erretegiak, haurrentzako jolasak eta abar dituztenak.

2 comentarios en «Araba»

Deja una respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *