Superposición del sitio

Nafarroa

  • IRUÑA: Nafarroko hiriburua da, historian aberatsa eta bertako jaiengatik (San Ferminak) mundu osoan famatua da hiri hau. San Ferminak urtero uztaileko bigarren astean ospatzen dira (uztailak 7 San Fermin eguna da), milaka turista erakartzen dituzte. Gauza ugari bisitatu ditzakezue Iruñan eta bere inguruko herrietan, disfrutatu!
San Ferminetako zezen entzierroa

San Ferminetako txupinazoa

  • BARDENAK: Nafarroan aurkitzen den desertu bat da, Pirinioetatik soilik 70 km-tara dagoena. Haizearen eta uraren higadurek forma harrigarriak sortzen dituzte Nafarroako basamortu honetan. Bertan, pelikula ezberdinak grabatu izan dira eta honek, bisitariei aktore bezala sentitzeko aukera ematen die
  • UREDERRAREN JAIOTZA: Nafarroan kokatuta dagoen natura-erreserba bat da. Bertan, turkesa koloreko ura dago. Gainera, badago familia osoarentzako egokia den mendi-ibilbide bat, oso ingurune polita da. Nafarrora etortzen bazara, ez ahaztu horrelako gauza harrigarri bat bisitatzea.
  • ZUGARRAMURDIKO KOBAZULOAK: Seguruenik, noizbait entzun izan duzula kobazulo hauei buruz hitz egiten, izan ere, sorginekin gertatutako gertakari historikoa bat eman zen. Horregatik, «Las brujas de Zugarramurdi» pelikula famatua filmatu zen. Hauek Zugarramurdi herrian daude kokatuta eta aurretik erositako sarrerarekin bisitatu daitezke. Hauek ikustea eta hauei buruzko informazioa jasotzea oso interesgarria izan daiteke zuretzat eta zure familiarentzat!
Zugarramurdiko sorginak
  • IRRISARRI LAND: Irrisarri Land landa resort bat eta abentura parke bat da, Igantzin kokatua dagoena, Nafarroako iparraldean. Irrisarri Land publiko guztiarentzako abentura da, haurrek eta helduek ondo pasatzen dute ingurune natural batez gozatzen duten bitartean.

2 comentarios en «Nafarroa»

Responder a romantik69.co.il Cancelar la respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *