Superposición del sitio

Bizkaia

  • BILBO: Bizkaiako hiriburua da. Oso hiri interesgarria da, izan ere, bertan Guggenheim museoa, Arriaga antzokia, Riberako merkatua… bisitatu daitezkelako. Egun pasa joaten bazarete, bista zoragarriak ikusteaz gain, jatetxe eta taberna ugari daude, eta ez ahaztu Puppy bisitatzeaz!
Guggenheim museoa

Puppy
  • GAZTELUGATXE: Bakio eta Bermeo arteko kostaldean kokatuta dagoen uharte txiki bat da. Zubi bat pasatu eta 241 eskailera igo behar dira uhartearen gorenean dagoen baselizaraino iristeko, nekatuta bukatzen duzun arren, pena merezi du. Oso famatua den «Juego de Tronos» seriaren pasarte batzuk bertan grabatu ziren. Ezin duzu bisitatu gabe utzi leku zoragarri hau!
  • GERNIKA: Busturialdean kokatzen da eta Euskal Herriko herri historikoenetako bat da. Gerra zibilean (1937) bonbardaketa bat jasan zuen eta Pablo Picassok gertaera horren kuadro bat egin zuen: «Gernika». Herri honetan, Gernikako Arbola, Juntasen etxea edota Europako Herrien Parkea dira bisitatu behar diren lekuetako batzuk.
Gernikako arbola
Juntasen etxea
  • SOPELA: Bizkaiko kostaldean (Bilbotik 20 minutuetara kotxean) kokatuta dagoen arrantza-herri txiki bat da. Sopela bere hiru hondartzengatik da ezaguna bereiziki, baina mendiaz ere goza dezakezu. Esperientzia benetan oroigarria izatea nahi badezu eta ausartzen bazara, herri hau eta bere inguruak parapentean ikus ditzakezu!
  • OMA-ko BASOA: Seguruenik, baso desberdin asko ikusiko dituzula, baino horrelakorik sekula ere ez! Bizkaian kokatuta dagoen baso harrigarri honi buruz ari naiz hitz egiten, Omako basoa. Bertan, modu desberdinetara margotutako zuhaitz asko daude. Umeekin buelta bat emateko toki oso egokia da.

Deja una respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *