Superposición del sitio

Gipuzkoa

  • DONOSTIA: Gipuzkoako kapitala da. Hiri zoragarri hau mundu osoan oso ezaguna da, bere gastronomiagatik, La Concha hondartzagatik, Zinemaldia bertan ospatzen delako, pintxo famatu horiengatik… Komentatu ditudan gauza horietaz gain, zure gustokoak diren gauza asko aurki ditzakezu bertan, ez zaitez geratu hau ezagutu gabe!
  • OIANLEKU, OIARTZUN: Oianleku Oiartzunen kokatuta dago , Karrikako auzoan hain zuzen ere, Aiako Harrietako parke naturalean. Bertan, zuhaitz handiz osatutako pagadi liluragarri bat ikusi daiteke. Haren erdialdean, txabola txiki bat dago eta basoaren ondoan, Euskal Herrian hoberen zaindutako Cromlech-ak daude bi borobil osatuz.
  • ZUMAIAKO FLYSCH-ak: Flysch hauek Zumaia eta Deba-ren artean dauden geruza harritsuak dira. Geruza hauek, azken 50 milioi urteetan gertatutakoa erakusten dute. Horrez gain, oinez egin daitekeen Euskal Herriko ibilbide politenetariko bat dago, itsasoaren ertzetik joaten dena. Ibilbidea 16,8km-takoa da eta gutxi gorabehera bide hau egiteko 5-6h behar dira.

Sakoneta hondartza
Zumaia-Deba ibilbidea (GR 121)
  • GETARIA: Getaria kostaldeko herri bat da, bere txakolinarengatik eta bertan jaiotako Juan Sebastian Elkanorengatik ezaguna da. Herri honen beste ezaugarri bat San Anton mediak urrutitik egiten duen silueta da: arratoi batena. Pena merezi du alde zaharretik, San Anton menditik, portutik eta Malkorbe eta Gaztetape hondartzetatik pasiatzea.
Getariko arratoia
  • HONDARRIABIA: Hondarribia Gipuzkoako herri bisitatuenetako eta politenetako bat da. Txingudiko ezkerraldean kokatzen da, Ipar Euskal Herriarekin muga eginez. Beste askoren artean, bertan egin dezakezuten plan bikain bat hau da: hondartzako pasealekutik paseatu, alde zaharretik buelta bat eman, bitartean etxeen eta balkoien kolore biziak gozatuz, eta Marina kalean pintxo edo razio batzuk jaten bukatzea. Ez zarete damutuko!

1 comentario en «Gipuzkoa»

Responder a romantik69.co.il Cancelar la respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *